Aurkari zuzena izanik helburua, gaur, irabaztea zen eta lanak eginda gustura itzuli dira etxera Mondragon Unibertsitateko mutilak. "Partiduak fase ezberdinak izan ditu", adierazi du norgehiagokaren amaieran MU-ko jokalari Martxel Balantzategik. "Oso ondo hasi gara, baina parekatzea lortu dute, eta bigarren laurdena berdin antzean amaitu dugu. Atsedenaren ostean, berriz, 20 bat puntuko tartea hartu dugu baina berriro gerturatu dira markagailuan".
Atsedenean 38-31 markatzen zuen markagailuak. Hirugarren laurdenaren amaieran, berriz, 68-46. Eta norgehiagoka 78-71 amaitu da. Venta de Baños taldea sailkapeneko azken postuan dago eta ahalegina egin du garaipena eskuratzeko. Hori onartu behar zaie.
Larreategiren taldeak Valle de Egües taldearen kantxan jokatu beharko du hurrengo astean. "Hori ere gure ligako ekipo bat da baina egia da partidu zaila izango dela. Ez dute etxean partidurik galdu".