Arrasateko hainbat kuadrillak, euren kabuz sarrerak erosi zituzten Berri Txarrak taldeak Madrilen emango duen kontzertua ikustera joateko, eta azkenean jende dezente zirela ikusita, autobusa antolatzea erabaki dute.
Momentuz, 25 pertsona inguru elkartu dira autobuserako, baina oso garesti ez ateratzeko, gutxienez, 40 pertsonako taldea osatu nahi dute. 40 pertsona joanez gero, 30 euro inguru irtengo litzaieke joan etorriko bidaia.
Apuntatzeko azken eguna hilaren 15a da eta apuntatu ahal izateko btxmadril@gmail.com helbidera idaztea nahikoa da.