Arrasateko Udal Kirol Zerbitzuak jakinarazi du erabiltzaileekiko zerbitzua hobetzen jarraitzeko asmoz dabiltzala lanean, eta helburu horretan beste aurrerapauso bat eman nahi izan dutela: "Modu honetara gimnasioko erabiltzaileekin tratu zuzenagoa bilatu nahi da, hauek izan ditzaketen zalantzak argitu, ariketak ondo egiten irakatsi… Horretaz gain, norberaren beharretara egokitutako plan pertsonalizatuak jasotzeko aukera edukiko dute erabiltzaileek Edortaren eskutik".
Gimnasioko aholkulariaren ardura izango dira makinen eta materialaren erabilera egokia zaintzea, makinen egoeraz arduratzea eta horien funtzionamendu egokia bermatzea. Gimnasioko erabiltzaile kopurua eta hauen profilak ere aztertuko ditu, eta gimnasioa hobetzeko proposamenak egin eta jaso ere bai.
Zerbitzua, astelehenetik ostiralera emango duela iragarri dute; hona hemen ordutegia:
- Astelehenetan, 09:00-13:00
- Martitzenetan, 15:30-19:30
- Eguaztenetan, 17:00-21:00
- Eguenetan, 07:30-11:30
- Egubakoitzetan, 12:00-14:00