The revenge of... El Sacamantecas diskoa kaleratu berri du Screamers and Sinners taldeak (Mad Sin eta Ghostmaker taldeetako Andy Laaf-ek ekoiztua) eta Arrasaten egingo dute aurkezpen kontzertua. Lehen diskoak, Demon tales, harrera oso ona izan zuen eta Europako hainbat jaialditan aritu ziren orduan. Bigarrena aurkezteko gogotsu datoz orain.
Etxekoekin batera Moonshine Stalkers taldeak jardungo du, Euskal Herrian egingo duen emanaldi bakarrean. Londoneko hirukoteak Last day on earth diskoa aurkeztuko du eta psychobillya uztartuko dute twist eta rockin´ garaikidearekin.