400 euro gidabaimena euskaraz ateratzearren

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko ots. 7a, 16:13

Euskara zinegotzi Juan Ramon Mendieta Igor Galdosi saria ematen.

2009an jarri zen martxan gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz egin ahal izateko egitasmoa. Arrasateko Udalaren arabera, ordutik "nabarmen" igo da azterketa euskaraz egiten dutenen kopurua eta gaur egun herriko autoeskola guztiek eskaintzen dute aukera hori. Aurten 61 arrasatearrek egin dute azterketa euskaraz eta Igor Galdos gazte arrasatearrari egokitu zaio 400 euroko saria.

Udal Gobernuak gogora ekarri duenez, Debagoieneko Mankomunitateak eta bailarako euskara zerbitzuek egindako lanari esker, 2009an autoeskolen esku jarri zen azterketa teorikoa euskaraz lortzeko materiala: teoriko orokorreko eskuliburua, testak –ikasleek internet bidez egiten dituztenak–, multimedia programa –euskaraz entzuteko eta 3D ikusteko–, autoeskolan eduki beharreko panel informatiboak elebitan eta terminologia hiztegia, besteak beste.  

Gobernuaren arabera, 2009an egitasmoa martxan jarri zenetik "nabarmen" hazi da gidabaimena euskaraz ateratzera animatzen diren herritarren kopurua: "Lehen urtean, esaterako, hamabost ikaslek egin zuten azterketa teorikoa euskaraz eta aurten, aldiz, 61 pertsona animatu dira".

Datu horiek guztiak positibotzat jo ditu gobernuak, egitasmoak "hedapen garrantzitsua eta harrera ezin hobea" duela bistako egiten dutelako. Era berean, egitasmoari jarraipena emate aldera, aurten ere, horren berri emango du euskara zerbitzuak ikastetxe eta autoeskoletan, arrasatearrak gidabaimena euskaraz ateratzera animatuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak