Pertika-jauzi modalitatean lortu du Malenek urrezko dominetako bat, 4,05 metroko saltoarekin, hain zuzen ere. Jonathan Perezi berriz, 4,30 metroko jauziak eman dio brontzezko domina.
Salto hirukoitzean, 11,81 metroko jauziak eman dio bigarren urrea Maleni. Iñigo Uribarrenek 15,29 metroko saltoa egitea lortu du eta honek zilarrezko domina eman dio.
60 metrotan, Ibai Fernandez zazpigarren postuan gelditu da 7,12 markarekin eta Eneko Carrascal hamalaugarren sailkatu da 7,22 markarekin. Ibaik sukar askoko gripe batetik errekuperatu berri hartu du parte frogan, eta Enekok lesiotik ondo sendatu dela erakutsi du.
Irudian Ibai Fernandez, ezkerretik lehena, 60 metroko frogan.
Datorren asteburuan Madrilen jokatuko den Espainiako Etorkizuneko Kirolarien Pista Estaliko Txapelketan parte hartuko dute Malen Ruiz de Azuak eta Istar Dapenak. Biek domina lortzeko aukerak izango dituzte pertika-jauzian. Bestalde, Anoetan Gipuzkoako Pista Estaliko Txapelketa Absolutua jokatuko da. Bertan parte hartuko dutenak: 60 metroko frogan Ibai Fernandez (junior mailan), Unai Sageras (jubenil mailan) eta Ander Hierro (kadete mailan). Luzera-jauzian, Eneko Carrascal (junior mailan) eta Mikel Agirre (kadete mailan) arituko dira.