Izaskun Mujika ipuin kontalariak bi saio egingo ditu hurrengo astean: otsailaren 7an Santa Marina auzoko bibliotekan egongo da (18:00), 3 urtetik gorakoendako. Otsailaren 9an, berriz, Kulturaten egongo da (18:00), 5 urtetik gorakoendako.
Literatur solasaldiak
Bestalde, gaztelerazko literatura saioak hasita daude dagoeneko. Hurrengo saioa otsailaren 22an izango da Kubako Alejo Carpentier idazlearen El reino de este mundo liburu ezagunarekin. Zikloa ixteko Juan Carlos Onetti idazlearen Los adioses liburua izango dute hizpide, martxoaren 29an. Saioak Kulturaten dira, 18:30etik 20:30era.