Furgoneta baten eta auto baten arteko istripua Arrasaten

Eneko Azkarate 2017ko otsailaren 3a

Auto batek eta furgoneta batek elkar jo dute Arrasateko saihesbidetik herrirako, ospitalerako, sarreran. Bidegurutzean. Lekukoek adierazi dutenez, kolpe gogorra izan da. 08:00etan gertatu da. Arrasateko udaltzainak eta ertzainak ari dira trafikoa bideratzen.

Herrizaingo sailetik adierazi dutenez, txapazko kolpea izan da, ez dago zauriturik eta ezta erretentziorik ere. Minutu batzuk lehenago, 07:58ean beste istripu bat gertatu da Bergaran, Arcelorreko biribilgunean. Hau ere bi autoren artekoa, txapazkoa; honek ere ez du aparteko ilararik eragin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak