Sardinaren hileta ideia moduan hartuta, "ukitu koloretsua" eman nahi izan dio Sudur Gorri kartelari Itsaso Diegok, "arrain-hezurrak mozorrotuta".
"Ez nuen lehiaketa irabaztea espero. Ideia, hain zuzen ere, azken orduan bururatu zitzaidan, buelta asko eman ostean. Beraz, horrelako gauzak pozgarriak dira", adierazi du 2017ko Inauterietako kartel lehiaketako garaileak.