"A. del Dueso ezezagun batek izenpetua, baieztapen batzuk egiten ditu, denboraren perspektibatik aztertzekotan gaurkotasun puntutxoa eduki lezaketenak. Gordin samarrak irudi daitezke". dio Debagoieneko historiagileak.
Adibide modura, Mondragon izeneko idazkiak dio udalerriak Gipuzkoako industriarik garrantzitsuena zuela bere baitan, eta "pozez bete beharko gintuen horrek"; sarrailagintzari buruz dihardu, hain zuzen ere.
Ugazabei kritika
Baina laudorioarekin batera, kritika ere egiten da testuan. Kasu honetan, Zerrajerako ugazabei kritika: "Nagusiak dira. Eurek irensten dute sarrailagintzako industria, eta kasualitatez Tolosan, Bilbon edo Elorrion sarraila berri bat asmatzen badute, Zerrajera aterako da mugak jartzera, eta bietako bat: edo asmatzaileak asmakizuna saltzea onartzen du edo ezin izango du merkaturatu.
Artikuluan, diruaren bilaukeriaren ondoriotzat hartzen dituzte halako jarrerak, oro har, txalokatu egiten diren bilaukeriatzat.
Irakurgaia osorik kontsultatzeko: Hots Begi Danbolinak blogean dago zintzilikatuta.