Erakusketaren ohiko ordutegiaren baitan, bisita gidatuak egingo dira larunbatero Arrasateko azken errementaria izan zen Bixente Barandiaranen ogibidea eta lana gertutik ezagutu ahal izateko. Larunbat zein igandeko bisita gidatuetan parte hartu ahal izateko aurrez izena eman beharko da www.arrasate.eus/eu/tramiteak/izen-ematea helbidean, BAZen edo 943 252000 telefonoan.
Bisiten egutegia:
Arrasateko Hiribildua. Iraganeko Oinatzak gidatuta.
- Otsailak 5, euskaraz
San Balerio – Meatzerreka. Iraganeko Oinatzak gidatuta.
- Otsailak 19, euskaraz
- Martxoak 5, gazteleraz
Industrial ondarea. Iraganeko Oinatzak gidatuta.
- Martxoak 26 euskaraz
- Apirilak 2 gazteleraz
Lezetxiki. Udalako Ingurumen Eskolak gidatuta.
- Maiatzak 7 euskaraz