"Noiztik jazten da Santa Agedako kopla eskaleetarako oraingo moduan?", galdegiten du Debagoieneko historialariak.
"Agertzen direnei begiratuz, banaka batzuk ezagun egiten zaizkigu; lehen lerroan, erdian, txistulari nagusia zen Zubialdea "Torres" eta eskuin aldean Julio Galarta ditugu. Orduan ere abestuko al zuten?:
Bedeinkatua izan dedila
etxe hoetako jendia
pobre ta umil dabiltenentzat
badute borondatia.
Etxeko andra maitia
dago errukiz betia
Jaun zerukuak eman diola
osasuna ta bakia.