Musakolan otsailaren 4an, 11n, 18an eta martxoaren 4an egongo da ludoteka ibiltaria, gazte txokoaren atarian. San Andresen, berriz, martxoaren 11n, 18an, 25ean eta apirilaren 1ean egingo ditu geldialdiak. Ordutegia izango da 10:30etik 13:30era. "Ez dago bazkide izan beharrik, edonork izango du aukera gurekin jolastu, euskaraz mintzatu eta gustuko gauzak egiteko", adierazi dute antolatzaileek.
(Argazkia: Musakolako ludoteka ibiltariaren kartela)