Euskal Trenbide Sareko zuzendari izendatu dute Aitor Garitano arrasatearra

Josu Bilbao Atxutegi 2017ko urtarrilaren 30a

Euskal Trenbide Sareko Administrazio Kontseiluak, gaur egin duen bileran, Aitor Garitano Trojaola izendatu du erakundeko zuzendari nagusi berri, Jose Luis Sabas Olabarria ordezkatuz.

1983an Arrasaten jaiotako Garitano Bide, Ubide eta Portu ingeniaria da Kantabriako Unibertsitatetik. Bere ibilbide profesionala Dragados S.A. enpresan eta CTL Packaging USA, Construcciones Moyua eta Acciona enpresetako instalazio berrien ingeniaritza arduradun gisa gauzatu du.

Horrez gain, bere prestakuntza akademikoari dagokionez, International MBA titulua du IA Business School-etik eta ICCPko Ikastetxeko Project Manager Professional ziurtagiria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak