Txiorik onenaren bila, Arrasate euskaldunagoa helburu

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko urt. 30a, 11:08
Txio lehiaketa iragartzeko kartela.

AED, Ekin eta Txatxilipurdi elkarteek txio lehiaketa bat jarri dute martxan Zurekin Arrasate euskaldunago kanpainaren bueltan. 140 karakteretan esaldi, mikroipuin edo aldarrikapen bat egitea da lehiaketaren helburua; otsailaren 13a baino lehen aurkezten direnen artean erabakiko da irabazlea. Saria da 100 eurokoa, eta otsailaren 18an egingo da sari banaketa ekitaldia, Jai Zale tabernan (19:00).

Lehiaketaren helburua Zurekin Arrasate Euskaldunago ideia 140 karakteretan garatzea da. Esaldi labur batean gauza asko esan daitezke eta hori izango da lehiaketa honetan parte hartzeko egin beharrekoa. Zurekin Arrasate Euskaldunago ideia oinarri hartuta esaldi, mikroipuin, edota aldarrikapen bat idaztea. 

Lehiaketako oinarriak

Lehiaketan bi modutan parte hartzeko aukera egongo da, twitter bidez txioa #Zurekin traolarekin idatzi edota elkarteen helbide elektronikora bidalita. Bi aukeretan #zurekin traola agertu beharko da 140 karaktereen barruan.

Lehiaketaren oinarriak hurrengoak dira:
•    GAIA: Zurekin Arrasate Euskaldunago
•    LUZERA: Gehienez 140 karaktere
•    TRAOLA: #Zurekin (ezinbestean erabili beharko da)
•    AURKEZTEKO MODUA: #Zurekin traolarekin txiokatu edo aed@aedelkartea.eus helbidera bidali.
•    AURKEZTEKO AZKEN EGUNA: otsailak 13
•    SARIA: 100 euro
•    SARIA BANATZEKO EGUNA: otsailak 18, Jai Zale tabernan egingo den ekitaldian arratsaldeko 19.00etan

Erlazionatuak

"Euskara eta herria batuz, guztiok dugu zer eskaini"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017 urt 27 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak