Zeramika ikastaroa antolatu dute otsailaren 6tik martxoaren 29ra

Josu Bilbao Atxutegi 2017ko urtarrilaren 30a

Ikastaroa astelehen eta asteazkenetan izango da, 18:00etatik 20:00etara. Arrasate zeramika elkarteak Arrasateko Udalaren laguntzarekin antolatu du eta Loixe elkarteak Zalduzpe kaleko zortzigarren zenbakian duen lokalean egingo da

Hastapen mailako ikastaroa izango da, gazteei zein helduei zuzendua. Ariketa ezberdinen bitartez, ikasleek euren piezen diseinuak sortzeko aukera izango dute.

Informazio gehiagorako 636 24 42 49 ( Imanol).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak