Alkateak, Maria Ubarretxenak, lagun egin die sariak banatzen Artgazki taldeko kideei. Amaia Arzamendi oñatiarrak jaso du lehen saria Perretxikoa argazkiagatik; Andoni Iñarra arrasatearrak bigarrena, Haizea argazkiagatik; eta Iñaki Nuñez gasteiztarrak, El bosque lanagatik. Publikoak ere izan du bozkatzeko aukera eta Sebas Lozano arrasatearrarendako izan da horren saria. Antolatzaileek jakinarazi dute "maila polita" izan dela bigarren lehiaketa honetan ere.
Dirua Aspanogirendako
Guztira 180 argazki inguru jaso dituzte bigarren lehiaketa honetan, 60 argazkilarik hartu dute parte, eta Kulturaten egon dira ikusteko horietako asko hamabost egunez. Ikusteko bakarrik ez, baita saltzeko. Saldutako argazkien dirua Aspanogirendako, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso elkartearendako da, eta gaur 1.500 euro eman dizkiote haren ordezkariari; izan ere, dagoeneko 30 saldu dituzte.