Gainontzeko taldeek lehenengo itzulian amore eman behar izan dute, edo berdinketa batekin konformatu –ISU leihoak eta Iurre taberna–. Hala, 35 puntu batuta arrasatearrak Gipuzkoako Txapelketako liderrak dira, eta 7 puntuko aldea dute bigarrenarekiko. Garbi dute datorren urtean Eskoriatzarekin eta Aretxabaletarekin egon gura dutela Euskadiko Txapelketan. Hurrengo koska Ibarran domekan (11:30) Laubururen kontra.