Espainiako Gobernuko ordezkariek ere Fagor Arrasateren prentsa-lerroa ezagutu dute

Espainiako Gobernuko ordezkariak, Fagor Arrasaten.

Fagor Arrasate bere wave line prentsa lerroa aurkezteko egiten dabilen ate irekien barruan, Espainiako Gobernuko ordezkarien bisita izan zuen atzo, eguena. Ate irekiek egubakoitzean eta zapatuan jarraituko dute.

Egueneko bisitan izan dira Espainiako Komertzio idazkari Maria Luisa Poncela, Estatu-Idazkaritza Kabineteko zuzendari Margarita Gabiola, Euskadin Espainiako Gobernuko ordezkari Javier de Andres eta haren kabineteko zuzendari Jorge Ibarrondo, eta ICEX-Komertzio zuzendari Loreto Taborga. Fagor Arrasateko gerente Jose Mari Baltzategik, Mondragoneko presidente Iñigo Uzinek eta AFMko presidente Antxon Lopez Usozek lagundu zieten bisita gidatuan.

Egubakoitzean eta zapatuan, bisita ludikoago eta informalagoak izango dira, ate irekien astea bukatzeko. Hala, egubakoitzean, unibertsitateko ikasleak joango dira Fagor Arrasatera, eta zapatuan, kooperatibako langileen familien txanda izango da.

Erlazionatuak

Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak Fagor Arrasateren garrantzia azpimarratu dute

Arrasate

Fagor Arrasatek gaur aurkeztu ditu, Arantza Tapia eta Markel Olanoren aurrean, Volkswagen taldearendako egin dituen sei prentsa. Europan instalatze...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.