Aurten ere Biteriko izotz pista "arrakastatsua" izan dela azaldu du Udalak

Josu Bilbao Atxutegi 2017ko urt. 25a, 12:43

Iazko datuekin alderatuta, "erabiltzaile kopurua nabarmen igo da" eta guztira 4.242 sarrera saldu dira. Arrasateko Udal arduradunak "pozik" azaldu dira pistak erabiltzaileen artean izan duen "arrakasta eta harrera onagatik".

Bigarren urtez, Biteri plazan izotz pista jarri zuen Udalak, abenduaren 23tik urtarrilaren 8ra bitartean eta guztira, 4.242 sarrera saldu dira. Iazko datuekin alderatuta, "saldutako sarrerak eta erabiltzaile kopurua nabarmen igo da", horregatik Udal Gobernua "pozik" azaldu da ekimen berritzaile honek aurten ere herritarren artean izan duen "arrakasta eta harrera ezin hobeagatik".

Aurten, pistaren azalera handiagoa izan da, hainbat ikastaro eta ekintza antolatu dira eta pistaren eremua Eguberrietako argiez eta musikaz girotu da. "Guzti horri esker, izotz pista are erakargarriagoa egitea lortu da", Udalak azaldu duenez..

Erabiltzaile gehienak haurrak izan badira ere (3.981), aurten iaz baino gazte zein heldu gehiagok hartu dute parte, zehazki 261 lagunek.

Maria Ubarretxena alkateak, gainera, izotz pistaren erabiltzaileek egin duten "balorazioa oso ona eta baikorra" izan dela adierazi du, eta horregatik, “datorren urtera begira ekimenari jarraipena eman eta ekintza berriak sustatzen saiatuko gara, are gehiago, herritarren parte hartze eta harrera ezin hobea ikusita”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak