Esandako moduan, eskarmentu handiko musikariek osatzen dute Sumision city blues: Obligaciones, Gramones, Joseba B. Lenoir, Willis Drummond eta beste talde askotan ibilitako kideak daude. Rockean ez ezik, bluesean eta bestelako doinuetan trebeak dira eta guztiak batzen dituzte proiektu berezi honetan.
Une honetan Hay un plan trazado desde arriba que se llama…Sumision City Blues disko berria aurkezten dihardute eta Arrasaten ere egingo dute geldialdia.