Batzorde informatzaileen ateak irekita herritarren parte hartzea sustatu gura dute. "Hiritarrek instituzioetan entzunak izateko eta horien funtzionamendua ezagutzeko eskubidea dute", adierazi dute ohar bidez. Horrez gain, batzorde horietako aktak publiko egitea ere nahi dute, bertan ematen diren akordioak hiritarrei "modu erraz eta garden" baten eskuragarri jartzeko. "Urrats handiak" dira horiek, diotenez: "Udal administrazioa erakunde irekiago bat bilakatuko luke, herritarrei erakundeekiko fiskalizazioa eta kontrola erraztuz. Finean, udal demokrazia zabalduz".