Goiz pasa ederra Leintz Gatzaga inguruan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko urtarrilaren 23a

Arrasate Herri Eskolako ikasleak eta gurasoak atzoko txangoan.

Arrasate Herri Eskolakoek mendi buelta ederra egin zuten atzo, domeka, Leintz Gatzaga inguruan. Hiru erreketa deritzon ibilbidea egin zuten; ibilbide horretan, besteak beste, antzinako gatz fabrika, Santiagorako erromesei ostatua ematen zion Dorletako Santutegia, San Juanzarreko karobia eta herri basoak ezagutu daitezke. Umeak eta gurasoak kontuan hartuta, 48 lagun elkartu ziren: "Eguraldia lagun izan dugu eta goiz pasa ederra egin dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak