Disko berriko abestiekin hasi zuten kontzertua eta aurrera joan ahala, kantu zaharragoak ere jo zituzten. Azkenik, klasikoenen txanda iritsi zen –Mari, Jo Ta Ke...– eta publikoak zutik amaitu zuen kontzertua, guztia emanda. Eserleku guztiak bete egin ziren, antzokia txiki gelditu zen.