Kanpanzar ARTk 69-0 jipoitu du Bilboko Unibertsitatea

Julen Iriondo 2017ko urtarrilaren 21a

Gaurko partiduko une bat.

Erraz hartu dute mendean arrasatearrek Bilboko taldea. 11 entsegu egin dituzte denera, eta entsegu osteko ostikoarekin zazpitan asmatu dute.

ARTko jokalari Jokin Dolara pozik mintzo zen partidu amaieran, entrenamenduetan prestatutako gauzak "praktikan jarri" dituztela-eta.

Taldearen gaurko jokotik "bizkortasuna" nabarmendu du Dolarak. Aurrean indartsu ibili dira arrasatearrak, eta defentsan bizkaitarren ahalegin denak bota dituzte behera.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak