Sendotasun handiz hasi du ARTk 2017a, Funesi errepaso ona emanda (12-59). Eta hori Nafarroa aldera egindako bidaian Igor Isasik 15 jokalari izan zituela eskura, hau da, ordezko jokalari barik egon ziren. Hala ere, lehenengo zatirako zuri-moreek zazpi puntuko abantaila zeukaten (12-19) eta bigarren zatian Funes-ek nabarmen egin zuen behera (12-59). Zapatuan (17:00) Bilboko Unibertsitatekoak izango dira Mojategin. Sailkapenean 9. postuan daude bizkaitarrak.