Panamako Lanbide Heziketa zentroak hobetzen lagunduko du Alecop-ek

Leire Kortabarria 2017ko urtarrilaren 22a

Alecop kooperatibak Panamako erakunde batekin elkarlana hasi du, hango Lanbide Heziketa zentroen eredu berri bat definitzeko.

Panamako INADEH erakundeak –Lanbide Heziketako organu gorena herrialde hartan– Alecop-ekin kontatu du bere proiektu estrategiko baterako. Hain zuzen, INADEHen formazio eta trebakuntza zentroen kalitatea hobetzeko eta Zentro Sektorial Espezializatu bikaintasun eredu baterantz eramateko proiektua da hori. TU Lankide-k eman du honen guztiaren berri.

INADEHek eta Alecopek 2015eko bukaeran egin zuten lankidetza hitzarmena.

Alecop-ek hezkuntza aholkularitza zerbitzua emango dio INADEH erakundeari, Panaman bertan, 5 hilabetean zehar. Langileak trebatuko dituzte, formazio-zentro sarearen diagnostikoa egingo da, eredu berria definituko da eta hobekuntza plan orokor bat zehaztuko da.

Lankidetza hau Latinoamerikan Alecop-ek egin nahi duen zabalkundearen barruan dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak