PSEko Oskar Garcia Obrak, Zerbitzuak, Mantenua eta Auzoak saileko zinegotziak azaldu duenez, "Arrasateko PSE-EEren programan zegoen jasota egitasmo hau. Helburua Portaloitik Garibaiko geltokira arte wifia doan eskaintzea da".
Vodafone da proiektu pilotua martxan jarriko duen enpresa hautatua, eta "zerbitzua aktibatzen denean, helburua beste toki batzuetara zabaltzea izango da".
"Zerbitzuak internet abiadura handiarekin erabiltzea ahalbideratuko die herritarrei, konexio ziur batekin. Kobertura duten guneetan sartu bezain laster, erabiltzaileak automatikoki konektatuko dira zerbitzura", azaldu du PSEk.
"Abantaila izateaz gain gizartea garatzeko oinarrizkoa dela uste dugu herritarrek konektatuta egon behar dutelako eta horretarako Internet beharrezkoa delako", azaldu du Oscar Garcia zinegotziak