Lehenengo minutuetan Zumaiakok menderatu zuen jokoa, baina, arrasatearrak aurreratu ziren markagailuan, Alberdik, 20. minutuan sartutako golari esker. Ostean lesionatu zen Zumaiako jokalaria eta partidua etenda egon zen anbulantziak jokalaria hartu eta ospitalera eraman zuen arte.
Atsedenaren aurretik, berdinketa lortu zuen Zumaiakok.
83. minutuan
Bigarren zatian beste aldarte batekin irten ziren. Erasoan fin ibili ziren, eta, behin eta berriz saiatu ostean, garaipenaren gola sartu zuten 83. minutuan.