2017. urteko 'Martxoak 8'ko kartel lehiaketaren arauak:
1.- Lehiaketa honetan edozein pertsonak hartu dezake parte.
2.- Aurkeztu beharreko kartelen neurriak 50x70 zentimetrokoak izango dira, luma-kartoi euskarrian edo antzeko batean. Horrez gain, euskarri digitalean ere aurkeztu beharko dira lanak.
3.- Teknika librea izango da.
4.- Kartelek derrigorrean testu hau izan beharko dute: Asko eta askotarikoak gara. GORA FEMINISMOAK! Lemaz gain, kartelak “MARTXOAK 8” testua ere izan beharko du.
5.- Irabazleak 450 euroko saria jasoko du (sariak PFEZ-ren atxikipena izango du).
6.- Egoki iritziz gero, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin dezake Udalak.
7.- Egilearen nortasuna azaldu gabe eta atzealdean lema bat duela aurkeztu behar dira kartelak. Horrekin batera, kartazal itxi batean lema bera eta egilearen datuak adieraziko dira.
8.- Kartelak Arrasateko BAZ-era (Arano-Gartzia maisu maistra kalea 8, 20.500 Arrasate- GIPUZKOA) eraman (edo bidali) behar dira. Lanak aurkezteko azken eguna, otsailak 17, ostirala, 14:00ak baino lehen.
9.- Saritu gabe gertatzen diren lanak, erakusketaren azkeneko egunetik hasi eta hogeita hamar eguneko epean jaso ahal izango dira. Epea amaitu ondoren, egileek lanak jaso ez badituzte, aintzakotzat hartzen ez dituztela pentsatuko du Udalak eta horietaz libreki baliatu ahal izango du, eta ez da onartuko erreklamatzeko edo kalte-ordaintzeko eskubiderik.
10.- Saritutako lana Udalaren esku geldituko da eta kaleratzeko eskubidea izango du.
11.- Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.
12.- Lehiaketa honetan parte hartuz gero, esan gura du arau hauek onartzen direla.
Tel: 943 79 41 39 (Emakume Txokoa)
943 25 20 00 (BAZ)