Gabonen ostean liga txapelketako txanpa zirraragarriena heldu zaie Mondragon Unibertsitatea taldeko mutil gazteei. Finalerdia sufrimendu handiarekin gainditu ostean, pausu bakarrera dute sari potoloa: Euskal Liga A-1 multzorako txartela lortzea.
Lauko finalean diharduten taldeek lortu dute dagoeneko urtarrilaren 21-22ko aste bukaeran hasiko den Euskal Ligan jokatzeko txartela. Baina, sari potoloa, A-1-erako txartela da.
Kadete mailako neskak
Kadete mailako lauko finalean diharduten taldeek, gazte mailako mutilen sari berbera izango dute. Irabazleak, A-1 multzoan jokatzeko eskubidea izango du. Finala bihar jokatuko dute Iturripen, 18:00etan. Aurretik –gaur, zapatua, arratsaldean eta Musakolan– finalerdietako norgehiagokak: 16:00etan Cafes Aitona-Paules eta 18:00etan MU-Araski.