Gu (Ez gaude bakarrik) izeneko antzezlana egongo da zapatuan Amaia antzokian, 17:00etatik aurrera.
Bost urtetik gorako haurrei eta gurasoei zuzendutako emanaldia da Borobil Teatroak aurkezten duen lan hau, 50 minutu inguru irauten dituena.
Anartz Zuazua aktorearen zuzendaritzapean, antzezlanean parte hartzen duten aktoreak Asier Sota, Julen Vega, Imanol Espinazo eta Hannah Berry dira.
Honela definitzen dute obra: "Mundua kolorez eta animaliaz beteta dagoen leku eder bat da. Gizakiak, naturaren parte bezala, bere ingurunea errespetatu eta zainduko du, baina momentu batean tximiniak eraikitzen hasiko da eta tximiniek dirua emango dute. Diruarekin dena lortu daitekeela sinetsiko du. Baina lortuko duen gauza bakarra mundua kolorerik gabe uztea izango da".