"Jende ugarik erabili ditu Kulturateko zerbitzuak"

Eneko Azurmendi 2017ko urt. 13a, 08:43
Bederatzi erakusketa egon ziren Kulturaten 2016an.

Jon Garai Arrasateko kultura teknikari burua gustura azaldu da Kulturate zentroan 2016ak eman duenarekin; urte guztian zehar jende asko ibili dela dio eta 2017ari begira herritarrendako gertuko kultura zentroa izaten jarraitzea izango da helburua.

2016a urte oparoa izan da Arrasateko Kulturate zentroarentzat. Jon Garai kultura teknikari buruaren esanetan, herritarrentzat eredua da gaur egun zentroa, kultura arloan. "Gustura gaude urteak eman duenarekin. Kulturaten dauden zerbitzuak asko erabili dira eta jende ugarik, gainera. Arrasateko kultura gune esanguratsua eta erreferentzia da", azpimarratu du kultura teknikari buruak.

Bederatzi erakusketa desberdin izan ziren 2016an kultura zentroan, gai ezberdinak landuz. "Alde batetik, udalaren informazio publikoa behar duten erakusketak izan dira, hirigintza proiektu jakin batzuei lotutakoak. Bestetik, artearekin eta kulturarekin lotutakoak. Gainera, gure herriko historia gertukoarekin zerikusia izan duen erakusketa bat ere izan dugu", adierazi du Garaik.

Arrakasta gehien eduki duten erakusketak, Garairen arabera, Vasco-Navarro trenaren erakusketa, Rockomikiak, Zabor zuriaeena, margo taldearen erakusketak eta Beart-ena izan dira.

2017an, 10 urte

Iazko urtea arrakastatsua izan ostean, aurtengoa ere –10. urteurrena beteko du 2017an– halakoa izatea gustatuko litzaioke kultura teknikari buruari. "Arrasatearrentzako gertuko kultura zentroa izaten jarraitu gura dugu, bertako eragile, talde, elkarte eta norbanakoen topaleku eta adiera-gune, informazio gune eta hainbat ekimenen agerleku".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak