Euskal preso politiko, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko musika jaialdia da Hatortxu Rock. Urteurrena aitzaki, ahalegin berezia egin dute egitarau mardula osatzeko.
Astean argitaratu dituzte parte hartuko duten behin-behineko taldeen zerrenda, eta oholtza utzita dituzten hainbat talderen itzulera iragarri dute, horien artean: herrialde Katalanetako Inadaptats; Arrasateko Des-Kontrol eta Ekon; Bizardunak; Kerobia eta Ehun Kilo. Antolatzaileek diote, ez dela talde horiek zuzenean ikusteko beste aukerarik izango, "zita honetarako elkartuko direlako soilik". Era berean, lehen aldiz jaialdian izango direnak ere iragarri dituzte, Peru Altube arrasatearra kide den Huntza, horien artean.
Sarrerak salgai dagoeneko
Hatortxurock.eus atarian 50 eurotan eskura daitezke lau egunetako bonuak.