Zehazki, Lighthouse Relief (Norvegia) GKEarendako eta Proactiva (Espainia) eta Mo Chara (Irlanda) itsaso-salbamendu taldeendako jasoko dute arropa. Aita Menniko Elkartasun arduradun Egoitz Zabalak esan du gizonezkoendako arropa behar dela; bereziki, oinetakoak (42 eta 44 neurri artekoak), galtzerdiak eta frakak.
Grezian dauden errefuxiatu ia guztiak gizonezkoak dira, horiek baitira Siriatik neguan ihes egiten dutenak eta kanpalekuetara bizirik ailegatzen diren gehienak.
Arropa eta oinetakoak utzi nahi dutenek urtarrilaren 16ra arte dute horretarako aukera, Aita Mennin bertan (Gesalibarren). Arduradunen esanetan, urtarrilaren 22rako kanpalekuetan behar luke arropak. Hala ere, martitzenean bertan eroan dute Bilbora furgoneta bete arropa eta oinetako; izan ere, bilketa egiten dabiltza ere Durangon eta Bilbon.