"Argazkia Robert Doisneau argazkilari frantziarrak aterata da. Eta diotenez, ni naiz erretratoko mutikoa. Galdera bat egin behar dut: inork al daki Doisneau 1955 inguruan Arrasatetik ibili ote zen? Eskertuko nuke informazioa, benetan".
Modu horretan egiten du laguntza eskaera Josemari Velez de Mendizabalek, 1949an jaiotakoen blogean.
Robert Doisneau argazkilari frantsesa da. 1929an hasi zen argazkiak ateratzen. Besteak beste, II. Mundu Gerran parte hartu zuen. Baina argazkilari moduan, bereziki Parisko gaua, kafeak, jazza… bizitza alternatiboa erretratatu zituen.
Haren argazkirik ezagunena, baina, Musua izenburua duena da.