Kooltur Ekintza taldearen Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan, Zestoako Grises taldeak eskainiko du urte berriko lehen kontzertua; indie-rock doinuak eskainiko dituzte. Astebete geroago Bergarako What a band taldea igoko da gaztetxeko agertoki gainera eta hilabetea ixteko ardura izango dute, hilaren 26an, Gasteizko Sumision City Blues taldekoek. Jarraian, urtarrileko kartela.
