"Mojategin, urte guztian, hotz egin edo bero egin, lanean dihardutenen lagunarteko topaketa izan da”, jakinarazi du Fernando Zufiriak, eta gaineratu: “Marka ez da garrantzitsua, lortutako postua baizik, eta guztien gustuko kirol-jaia izaten da txapelketa hau".
Eneko Carrascal omendu zuten orduan, Espainiako txapelketan urrezko lau domina lortu dituelako 2016an, pista estalian zein aire librean, luzerako saltoan eta salto hirukoitzean. Gainera, Carrascalen taldeak irabazi zuen txapelketa, baina txandakako proba bukatzerakoan zaintiratua izan zuen eta lesionatu egin zen.
Markak hobetu dituzte Anoetan atleta arrasatearrek
Bestetik, parte-hartze libreko probak jokatu dituzte atletek Anoetan eta arrasatearrek markak hobetu dituzte. Carrascalek 15,11 metroko hiruko saltoa egin zuen, eta aurretik zeukan 15,08 metroko marka hobetu. Mikel Arregik, ostera, 7:60 segundoko marka lortu zuen 60 metroko lasterketan, kadete mailan.
Real Sociedad taldeko atleta Iñigo Uribarrenek 15,86 metro egin zuen salto, eta Istar Dapenak 5,15 pertikarekin. Marka pertsonala hobetu zuen horrek eta Europarako gutxieneko marka lortzear izan zen, 5,30 metro hain zuzen ere.