Lehenengoz irabazi du Astasiok Arrasate Hiria, aurreko bi alditan bigarren geratu ostean. Hirugarren postuan, ostera, Luis David Jimenez geratu zen Aritz Izagirreri irabazita. Eta laugarren postua Mikel Huerga Nazioarteko maisuak lortu zuen Juan Luis Alfaroren aurretik geratu ostean.
Alejandro Franco Nazioarteko maisu madrildarrak Zornotzako Jon Goiria hartu zuen mendean partida gogorra jokatu ostean. Aurreko txapelketatan lehen eta bigarren postuak lortu arren oraingoan seigarren postuarekin konformatu behar izan zuen Francok. Eta bosgarren postua Albes Carrascosorendako izan zen.
Alex Francok sari berezia izan zuen txapelketa guztietan parte hartzeagatik.
Arrasate-Arlutz taldeko Alcaide eta Tornay
2000tik beherakoen artean sailkatutakoak izan ziren: Aritz Izagirren, sailkapen nagusian zazpigarrena; Sebastiaan Janse, holandarra, bederatzigarrena sailkapen nagusian; eta Andres Malon nafarra, hamaikagarrena sailkapen nagusian.
Arrasate-Arlutz taldekoen artean hobekien sailkatutakoak izan ziren Aitor Alcaide eta Josu Tornay (zortzigarrena eta hamargarrena hurrenez hurren, biak hiru punturekin).