San Mamesen euskal selekzioak jokatu zuen atzo, baina hango harmailek baino itxura politagoa erakutsi zuten atzo Iturripekoek, futbola beharrean eskubaloia ikusteko. Lehenengo gizonezkoen partidua izan zen, euskal selekzioko gazteak Izarraitz Muñoz Aloña Mendikoen kontra. Gabonetako ligako atsedenaldia hausteko ondo etorri zitzaien oñatiarrei, eta selekzioari, berriz, urtea hastearekin batera izango dituzten konpromisoak prestatzeko bikain.
Hala, normala den moduan, selekziokoek joko azkarrago baten aldeko apustua egin zuten, eta emaitza onak eman zituen horrek, 22-19 irabazi zuten-eta partidua.
Eta jarraian emakumezkoen txanda, hor, selekzioak Errotabarriren kontra neurtu zituen indarrak, eta aipatzekoa da selekzioan ibarreko ordezkari bat izan zela, Maria Balzategi oñatiarra. Bada, horiek ere ondo irabazi zuten, 30-21.