Txelisen omenezko torneoak 250 gaztetxo jarriko ditu lanean, urteko azken egunean

Xabier Urtzelai 2016ko abenduaren 29a

Mondrako gaztetxoak, iazko sari banaketan.

Mondrak abenduaren 31n antolatuko du Txelis-en omenezko futbol torneoa, eta Gipuzkoako eta Bizkaiko 16 talde batuko dituzte guztira, infantil mailakoak. 

"Guztira 250 jokalari inguru batuko dira Mojategin. 09:30ean hasiko ditugu partiduak, eta eguerdian amaituko da torneoa, egun horretan arratsaldea ezin dugulako luzatu", adierazi du Ramon Azkaratek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak