Mondraren kromo bilduma egiteko lehen aukera, urtarrilaren 4an Zaldibarren

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko abenduaren 28a

Mondrako zale gaztetxoak Mojategin.

Beste kirol talde batzuen ideiari jarraiki, Mondra futbol taldeko jokalarien zein entrenatzaileen kromo bilduma egiteko aukera izango du gura duenak. Urtarrilaren 4an ekitaldi berezia egingo dute Zaldibarko frontoian, 10:00etatik 14:00etara; kromoez gain, umeei zuzendutako futbol txapelketak ere izango dira.

Mondrako kide direnentzat albumak pertsonalizatuta egongo dira, jokalarien izenarekin, eta Zaldibarren bertan izango dira eskuragarri 5 kromo paketeren truke –kromo pakete bakoitza euro baten salduko dute–. Horrez gain, beste edonork ere bilduma egiteko aukera izango du; albuma bost euroren truke erosi ahalko da eta hori betetzeko beharrezkoak diren kromoak, zortzi kromoko paketetan –pakete bakoitza euro baten– salduko dira urte osoan zehar.

Klubeko ordezkariek herri osoari luzatu diote gonbidapena: "Edonor gertura dadila; bildumaren albuma eta kromoak erosteaz gain, bertan antolatuko diren umeentzako futbol txapelketa desberdinetan ondo pasatzeko aukera egongo da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak