Hauxe da Amaiako emanaldiko egitaraua:
- Un dia en Viena ---------------------Franz von Suppe
- Pie Jesu-------------------------------Andrew Lloyd Webber
- Katuiska------------------------------Pablo Sorozabal
- Independence day-------------------David Arnold
- Saga Candida------------------------Bert Appermont
- Danzon Nº2--------------------------Arturo Marquez
Arrasate Musikaleko Banda
Arrasate Musikaleko Banda Jose Ramon Vitoriak sortu zuen 1994an, "hiriaren behar kulturalei erantzuteko". Ordutik haziz joan da, partaide eta urtero eskaintzen dituen ekitaldi kopuruan.
"Taldeak egiteko lan bikoitza betetzen du: alde batetik, Musika Eskolako Banda, bere helburu pedagogikoekin; eta, bestetik, Arrasateko Bandaren funtzioa, herriko ekintza eta ekitaldi esanguratsuenetan inplikatuz", azaldu dute Arrasate Musikaletik.