Langile bat kaleratu dutelako protesta egin du ELAk

Goiena 2016ko abe. 23a, 14:30

ELAko ordezkariak gaur egin duten elkarretaratzean.

ELA sindikatuak salatu du Arrasateko Lirain estetika zentroak langile bat kaleratu duela, langileak ordezkatzeko aukeratu eta bi hilabetera. "Gezur eta manipulazioak medio", kaleratuta izan dela dio ELAk eta estetika zentroaren aurrealdean elkarretaratzea egin du. Lirainek dio "diziplina arrazoi objektiboengatik" kaleratu dutela langilea, ez langileen ordezkari izatearren.

ELAk dio Rebeca langilea lan egutegia eskatu eta lan hitzarmenaren "aplikazioa eskatzen hasi denean kaleratu" dutela. Hitzarmen berria irailean argitaratu zela dio sindikatuak eta hitzarmen horrek soldata igoerak jasotzen dituela, besteak beste.

"Delegatu moduan bere funtzioak betetzen hasi berri denean gertatu da kaleratzea" dio ELAk, eta kaleratze hori "bertan behera gera dadila" eskatzeko elkarretaratzea egin du estetika zentroaren aurrealdean.

Lirain estetika zentroak, berriz, dio kaleratzea "diziplina arrazoiekin" lotuta dagoela: "Ez dugu inor kaleratu delegatu sindikala izateagatik, hori ez da arrazoi inor kalera botatzeko, diziplina arrazoi objektiboengatik baizik" diote. "Gure eskubideak defendatu nahi izan ditugu" gehitu dute.  

Kalte ordainak sindikatuarekin eta langilearekin negoziatzeko gertu daudela eta horretan dabiltzala, baina epaitegietara joan eta epaileak erabaki behar badu, egingo dutela dio Lirainek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak