Gabonetako teknologia kanpalekuen 4. edizioa, datorren astetik aurrera

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko abe. 22a, 15:53

MUko Goi Eskola Politeknikoak, Arizmendi Ikastolaren eta Camp Tecnologico-ren laguntzarekin, Gabonetako teknologia-kanpalekuen 4. edizioa jarri du abian. 6 eta 14 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude eta abenduaren 27tik 30era eta urtarrilaren 2tik 5era bitartean egingo dira.

Guztira 80 gazteek parte hartuko dute. Kanpalekuak Mondragon Unibertsitatearen Arrasateko campusean egingo dira, 9:00etatik 14:00etara.

Lehen astean (abenduaren 27tik 30era), 11. eraikinean (Garaia Berrikuntza Gunean) garatuko da jarduera. Bigarren astean (urtarrilaren 2tik 5era), 2. eraikinean, Loramendi 4an (Harrerako eraikinean), garatuko da.

Kanpalekuak:

Kids&Tech (Lehen hezkuntzako 1. maila). Gazteenei bideraturik dagoen lantegi horrek askotariko jarduerak bateratzen ditu, mundu digitalean trebetasunak garatzeko robotekin eta errealitate areagotuarekin.

Inventor Lab (Lehen hezkuntzako 2. mailatik 4.era). Lantegiaren helburua programazioa eta robotika bateratzen dituen lehen proiektua nola egin ulertzea da. Programazioko eta

Robotikako hastapena. Robotikako hastapena (Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailak eta bigarren hezkuntza). Robotikako hastapena Lego EV3rekin lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta bigarren hezkuntzako ikasleentzat. Adinaren araberako taldetan lan egingo dute.

Robotika aurreratua (Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailak eta bigarren hezkuntza). Robotika aurreratua Lego EV3rekin lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta bigarren hezkuntzako ikasleentzat. Adinaren araberako taldetan lan egingo dute.

3Dn inprimatzea eta modelaketa digitala (Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailak eta bigarren hezkuntza). Tinkercardekin 3Dn diseinatzeko eta 3Dko inprimagailua erabiltzeko hastapen jarduera lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta bigarren hezkuntzako ikasleentzat. Adinaren araberako taldetan lan egingo dute.

Kanpamentuaren azken egunean, ateak irekiko dira ordubetez (13:00etatik 14:00etara), familiek parte-hartzaileek astean zehar eginiko lana ikusteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak