Abenduaren 26an izango da, Arrasateko plazan (eguraldi txarra eginez gero, Gaztetxean) eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00ak arte, ekintza ezberdinak izango dira:
- Talde jokoak: Speed Cups erraldoia, Jungle Speed erraldoia, Bottle Chalenge erraldoia, 3 linean erraldoia, Polilla tramposa erraldoia.
- Luntxa.
- Kontzertuak: Txua + Jasan + Talde Sorpresa
12-17 urte arteko Debagoieneko nerabe guztiak daude gonbidatuta. Parte hartzeko, egunean bertan eman daiteke izena, herriko plazara gerturatuta.