Arrasateko udaleko kontratazio mahaiak Zerrajerako erlojuaren eraikina eraberritzeko Kulturola proiektuaren esleipena egin du gaur goizean. Lehiaketan aurkeztu diren enpresetatik, puntuazio altuena lortu duena Jovino Martinez Sierra arkitektura estudioa izan da.
Kontratazio mahaian, udaleko idazkari nagusiak, kontratazio teknikariak, kontu hartzaileak eta alkateak hartzen dute parte. Horrez gain, alderdi politiko guztiek bertan egoteko gonbidapena dute. Lehiaketako prozesuak, bi fase izan ditu.
Lau proiektu
Guztira, lau arkitekto talderen proposamenak izan dira aurkeztu direnak, eta hauek baldintza ezberdinak bete behar izan dituzte. Enpresa horiek aurkeztutako txosten teknikoetan, udal arkitektoak hainbat irizpide baloratu ditu:
- Proposamen grafikoa erabilerak lotzeko, kulturola zaharberritzeko banaketa kontzepzioa, kultura ekipamendu moduan erabiltzeko, osaturik memoria deskriptibo labur batekin.
- Eraikineko instalazio nagusien proposamena. Ingurumen, iraunkortasun, efizientzia eta energia aurrezteko irizpideak (hormak, lurra, estalkia, e.a.).
- Baldintza akustikoak.
- Diseinua, materialak eta eraikinaren mantentze egokia.
- Lantalde teknikoaren osaera eta organigrama.
- Lan metodologia, lan programa.
- Beste abantaila tekniko batzuk.
Alkatearen esanetan, enpresa bakoitzaren proposamenak lortutako puntuazioei dagokionean, esleipen prozesua nahiko estutua egon da. Obra zuzendaritzarako lehiaketa burutu ostean, irabazle atera den enpresak proiektua idatzi beharko du orain.
Kultur eremua helburu
Kulturola proiektua, Zerrajerako erlojuaren eraikina birgaitzeko prozesuari egiten dio erreferentzia, eta Udal Gobernuaren proiektu garrantzitsuenetariko bat da. Eraikuntza berriztatzearen helburu nagusia, herri zein bailara mailan garrantzia handiko kultur eremu bat sortzea da izango da.