Txatxilipurdirekin Txikilandia jolas parkera urtarrilaren 2tik 4ra

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko abe. 21a, 09:44

Uarkapen jarriko duten Gabonetako haurrendako parkera Txatxilipurdirekin joateko aukera izango dute gazteek. Hainbat ekintza egiteko aukera izango dute pilotalekuan, eta baita Musakolako igerilekuetan ere.

URTARRILAK 2:

- Goizean parkea egongo da Musakolako kiroldegiko igerilekuetan. Bertan 7-12 urte bitarteko haurrek ( adin tartea gutxi gorabeherakoa da), igerileku handian puzgarriak izango dituzte. Igerileku txikian, aldiz, 0-6 urte bitarteko haurrentzat eta beraien laguntzaile edota familientzat egokitutako jolasak egongo dira. 10:30etik 13:30era egongo da zabalik igerilekuko parkea.

- Arratsaldean, 17:00-20:00 bitartean Uarkapera joango dira Gabonetako parkearen amaierara arte. Bertan denetariko txokoak egongo dira: puzgarriak, tailerrak, ludoteka, gune lasaia, esperimentazio gunea, rokodromoa, gazte gunea, ohe elastikoak...

URTARRILAK 3:

Goiz eta arratsaldez: Uarkapeko parkean egongo dira. Goizez 10:30-13:30, eta arratsaldez 17:00-20:00 bitartean.

URTARRILAK 4:

Goizez, 10:30-13:30 eta arratsaldez 17:00-18:30. 18:30ean ikuskizuna egongo da Uarkapeko pilotalekuan, DJ Martinbertso eta Ane Pirata egongo dira-eta bertan.

EGUNERO:

12:00etan eta 18:00etan ipuin kontaketa eta karaokea egongo dira. Ipuin kontaketa gune lasaian eta karaokea kantxa nagusian.

Produktu ezberdinen zozketa ere egingo da egunero, 18:30ean. Sarreran erantzun dituzten galderak egin ostean produktu ezberdinen zozketan sartuko dira haur eta gazteak, eta herriko komertzio eta enpresek emandako produktuak zozketatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak