Micah P. Hinson eta Izaro, abenduaren 29an, Amaia antzokian

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko abenduaren 20a

Errore bat gertatu da bideoa igotzeko orduan. Saiatu berriro edo jarri gurekin harremanetan.

Arratsaldeko 20:00etan hasiko da artista estatubatuarrak eta Mallabiako gazteak eskainiko duten emanaldia, eta sarrerak 7 eurotan salduko dira.

Micah P. Hinson musikariak eta Izaro artista gazteak emanaldia eskainiko dute Arrasateko Amaia antzokian, abenduaren 29an, arratsaldeko 20:00etan.

Menphiseko Micah P. Hinsonek aparrak bezala egin du gora: guztiz ezezaguna izatetik modako kantaria izatera (lehen diskoarekin); gero, kultuzko ikono bihurtu zen (bigarrenarekin); artista nabarmen ondoren (hirugarrenarekin, 2008an); eta, azkenik, izar ospetsu (ordutik hona).

 

Izaro Andres Zelaieta 1993ko Urtezaharrean jaio zen eta honek, bere izateko eraren ADNa markatu zuen. Urteko azkeneko eguna bezala da, gauez alai eta egunez besarkatzeko modukoa, xanpainaren txinparta dauka. Orain dela gutxi bere lehen diskoa argitaratu du.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak