Ikerketa horretan, modu hegemonikoan gizonezkoa izan den eremura emakumeen hurbilketa ahalbideratu duten iniziatiba eta faktoreetan sakondu dute egileek eta haietako bi izango dira mahai inguruan. Gema Lasarte, EHUko irakaslea eta ikerketaren zuzendaria izan dena, eta Ana Isabel Ugalde arrasatearra, EHUko irakaslea eta ikerketan parte hartu duena. Eurekin batera Maider Arregi bertsolari oñatiarra ariko da. Mahai ingurua Ane Zuazubiskar kazetari eta bertsolari arrasatearrak bideratuko du.